XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jabegotasun eta eukitasunaren, actio eta interdikto, salerosketatik eratorritako jabegoa aldatzeko betebeharra eta jabego berberaren aldatze bihozkoia, hereditas eta bonorum possessio, babespena eta zaindaritza, etab. arteko ezberdintasunak, bere ezaugarri diren adibide batzuk baino ez aitatzearren, lege aburupide berri horretan desagertu egin izan ziren.

5. Probintzia-eskubideak

1. Adigaia

Heleniar kulturadun sortaldeko lurraldeetan batez ere, egoerea guztiz ezbardina izan zen.

Erromatarrek, eurak eskeini zezaketen baino kultura eta ekonomia-aurrerapide maila askoz ere jasoagoa aurkitu zuten.

Gerkarren hizkuntza zaindu izan zen era berberean zaindu izan ziren baita heleniarren zuzenbideak.

Politika mailan erromatarren zuzenbidearen derrigortzea, batez ere heleniarren zuzenbidearen maila eta herriak berea zen kulturarenganako zeukan lehiagatik, ezegokia izango litzatekeen.

Teknika mailan ere, ia herri guztiak latineraz hitzegiten ez zuenez eta bilduma baten antzerakorik eduki ere egin bako erromatar legezko-arauen sakabanaketa gogoan izanez gero, ezinezkoa izango litzatekeen.

Erromatarrek heleniarren eta semiten eskubideek ziranei begirunea izan zieten eta gainera lurralde edo tokizko izakeradun legegintzazko neurriekin euren geroagoko aurrerabidean eskuhartu zuten.

Heleniartutako biztanlegoak, eurena zen zuzenbidea erabilteari ekin izan zion, zuzenbide hori, beste alde batetik, tokizko agintariek epai-arduralaritzan erabilena izanez.

Erromatarra ez zen baina sarritan erromatar elementuz kutsatutako zuzenbide horri, Mitteisek, sistematikotasunez ikasi zuen lehenengo ikertzaileak, herri zuzenbide (Volksrecht) lez izenpetu zuen.

Lurralde-zuzenbide edo probintzia-zuzenbidea deitu geinkio.

Probintzietan, eraentzaleak epai-arduralaritzaren egitaraua iragartzen zuen probintzia-ediktoa zegoena egia dugu: baina honek zuzenbidearen erromatartzean eragin guztiz mugatua izan zuen, sortaldeko lurraldeetan erromatarrek funtsezko lez jotzen zituzten arau gutxi batzuk beharrezkotzat lez sartu eta heleniarrak ziren erakunde batzuk erromatar itxuraz kanpo aldea estaltzera murriztuz.

Heleniar eskubideetatik, Egiptoren lege bizimodua zehaztasunez berregiteko aukera eman diguten zenbatezineko papiroen iraunarazteari esker, erromatarren menperaketaren une ezbardinetan zehar eta baita menperaketaren aurretik Egipton indarrean dagoana zehaztasunez ezagutzen dugu.